XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II.4.5.- Bustidura Maileguei dagokienez arazoa ortografikoa bada ere nagusiki, makiña, botilla, bixita... behar lukeen ala makina, botila, bisita... aitatu nahi da hemen, guztiz azalgainetik bada ere.

Puntu hau ez genuen erabaki-proposamenen artean jaso, nahiz eta hedaduraz eta garrantziaz horretarako eta gehiagorako oinarririk izan.

Besterik ez bada ere puntu honi dagokionez gure eguneroko praktikan daramagun jokabide nagusia azaltzeko, I. Sarasolak Euskaltzaindiaren Bergarako VIII. Biltzarrean azaldutako ondoko pasarte hau izan liteke, bere batezbestekoan, erakuskari egokia. .